Skip to main content

Nafarroako Gobernuak zuntz optikozko enbor-sare bat du, zuntz optikozko 1.000 km baino gehiagoz osatua, eta Nafarroako Foru Komunitatea egituratzen duten komunikazio ardatz nagusietan (errepideak, autobiak eta autobideak) hedatua, herriak eta telekomunikazio zentro nagusiak lotuz.

Ahalmen handiko zuntz optikoko enborreko azpiegitura horrek euskarri gisa balio du, autoprestazio araubidean, Nafarroako Gobernuaren ahots- eta datu-sare korporatiboaren egoitzetarako ez ezik, interes estrategikoko beste zerbitzu batzuetarako ere, hala nola telebistaren hedapenerako, larrialdietako komunikazioetarako edo errepideetako tuneletarako.

Zuntz optikoaren linea lurpekoa da, lehendik dauden kanalizazioetan edo eraiki berrietan jarritako hodien bidez, eta jabari publikoa hartzen du sare osoan. 

Linean zehar, banantze adarren multzo bat dago, kanalizazio nagusitik amaiera puntuetaraino, herrietan, Nafarroako Gobernuaren telekomunikazio-zentroetan edo horietatik hurbil dauden industrialdeetan.

Hedatutako zuntz optikoko kableak distantzia luzeen gaineko gaitasun handiko etorkizuneko eskakizunetarako dimentsionatu dira, eta atenuazio eta dispertsio txikiko ezaugarriak dituzte. Horregatik, bi zuntz optiko monomodo mota ditu, ITU-T G.652.D eta ITU-T G.655.C. gomendioen arabera. Jarraian, zuntzezko lineetan erabiltzen diren kable motak deskribatzen dira:

  1. 256 zuntz optikoko kablea, hodiko 16 zuntz optikoko 16 hodiz osatua, guztira 224 zuntz, G.652.D arauaren arabera, eta 32 zuntz, G.655C arauaren arabera. Tronkaleko tarteetan erabiltzekoa.

  2. 128 zuntz optikoko kablea, hodiko 16 zuntz optikoko 8 hodiz osatua, guztira 112 zuntz, G.652.D arauaren arabera, eta 16 zuntz, G.655C arauaren arabera. Tronkaleko tarteetan erabiltzekoa.

  3. 64 edo 72 zuntz optikoko kablea, 8 edo 12 zuntz optikoko hodiz osatutako egitura lasaiarekin, G.652.D. arauaren arabera. Herri eta industrialdeetara bereizteko tarteetan erabiltzekoa.

NASERTIC arduratzen da sare horren kudeaketaz, eragiketaz eta mantentzeaz, eta, gainera, soberakina hirugarrenen esku jartzen du. Horretarako ondorengoekin lotutako jarduera guztiak gauzatzen ditu: elementuen dokumentazioa eta inbentarioa, monitorizazioa eta ikuskapena, eskaeren eta gorabeheren kudeaketa, baliabide fisiko eta logikoen administrazioa eta kudeaketa, prebentziozko mantentze-lan zuzentzaile eta proaktiboak, bai eta konfigurazio edo eguneratze lan guztiak, gaitasunaren eta erabilgarritasunaren kudeaketa eta bilakaera eta hobekuntza proposamenak egitea ere.

Nafarroako Gobernuko departamentuen, CPENen integratutako sozietate publikoen eta izaera publikoagatik Nafarroako Gobernuaren sare korporatiboko kide diren beste erakunde edo fundazio batzuen erabiltzaile guztiak.

 Nafarroako herritarrak, administrazio publikoak eta enpresak funtsezko zerbitzuetarako eta interes orokorreko telekomunikazio zerbitzuetarako sarbidean.

  • Modo Bakarreko Zuntza
  • ITU-T G.652.D eta ITU-T G.655.C arauak
  • Hodi zabaleko kableak (loose tube)
  • Kable estuak (tight buffered)
  • Mikrozangen bidezko kanalizazioa

  • Telekomunikazio Zentroen Kokapena

  • Telebistaren hedapena

  • Zuntz Iluna

  • Seinale Garraioa 

  • Egoitzen konektagarritasuna Sare Korporatiboan.

  • Telefonia korporatiboa eta Contact Center

  • Internet konexioa 

  • Nafarroako Gobernuko departamentuak, CPENen integratutako sozietate publikoak eta izaera publikoagatik Nafarroako Gobernuaren sare korporatiboa osatzen duten beste erakunde edo fundazio batzuk.
  • Telekomunikazio operadoreak.

Telekomunikazio-operadore batzuek agertutako interesa dela eta, sarearen okupazio egoera eta autoprestazio erregimeneko zerbitzuetarako sortu zen etorkizuneko beharrak aztertu ondoren, Nafarroako Gobernuak eta Nasertic-ek beren sareko tarte batzuetan gaitasun soberakina zegoela eta soberakin hori handizkako merkatuan telekomunikazio operadoreen esku jartzeko aukera zegoela identifikatu zuten.

Foru Komunitateko lurralde osoan belaunaldi berriko sareen hedapena sustatzeko neurri erraztailea izan nahi du, sare horiek herritar, administrazio publiko eta enpresa guztiengana iritsi ahal izateko, haien kokapen geografikoa edozein dela ere, lurraldea egituratzen eta eten digitala saihesten lagunduz, azpiegitura hori telekomunikazioetako operadore pribatuekin partekatuz, neutraltasun, gardentasun eta diskriminaziorik ezaren betebeharrak errespetatuz.

  • Prysmian Group
  • Telnet Fiber Optic
  • Optral
  • Cables de Comunicaciones
  • Euskotelecom
  • Mkom
  • Eusko-Villanueva
  • ADI
  • Calaf
  • Temon

Informazio gehiago

Sarrera Puntu Bakarra – NASERTIC

Azpiegitura hau erabili behar baduzu: