Skip to main content

Navarra Cybersecurity Center (NavCC) erreferentziazko zentroa da Nafarroan zibersegurtasunaren arloan. Bere helburu nagusia zibersegurtasunaren inguruko ekimenak bultzatzea da, Nafarroako Foru Komunitateko eremu guztietan ziberresilientzia areagotzea ekarriko dutenak (herritarrak, enpresa-sarea -arreta bereziki enpresa txiki eta ertainetan eta autonomoetan- eta administrazio publikoak). 

Navarra Cybersecurity Center (NavCC) Nafarroako Gobernuko Unibertsitate, Berrikuntza eta Eraldaketa Digitaleko Departamentuak gidatutako ekimena da, CIBERREG lankidetza-proiektuaren barruan dagoena – Impulso a la ciberseguridad desde los territorios -, (Zibersegurtasuna bultzatzea lurraldeetatik) –. Espainiako beste zazpi eskualderen partaidetza du, eta RETECH(Espezializazio Teknologikoko Lurralde Sareak) programaren parte da. Programa hori Telekomunikazioen eta Azpiegitura Digitalen Estatuko Idazkaritzak sustatzen du, INCIBEk koordinatuta eta Berreskuratze, Eraldaketa eta Erresilientzia Planeko funtsekin finantzatuta (Next Generation).

Bere helburu nagusia zibersegurtasunaren inguruko ekimenak bultzatzea da, Nafarroako Foru Komunitateko eremu guztietan ziberresilientzia areagotzea ekarriko dutenak (herritarrak, enpresa-sarea -arreta bereziki enpresa txiki eta ertainetan eta autonomoetan- eta administrazio publikoak). Ildo horretan, jarduera-ildo estrategiko batzuk definitu dira, eta zentroak garatzen dituen ekintzen espektro osoa horietan kokatzen da:  

  • Zibersegurtasun zentroa: leihatila bakarra eta erreferentzia-puntua da zibersegurtasuna Nafarroako gizartera hurbiltzeko, eta, horretarako, INCIBEk (Espainiako Zibersegurtasuneko Institutu Nazionala) eskaintzen dituen zerbitzuetan oinarritzen da.

  • Enpresa-ekosistema sustatzea: Nafarroako zibersegurtasunaren sektoreko funtsezko eragileak identifikatuz, produktuen eta zerbitzuen katalogo bat sortuz, eta Nafarroako enpresa-ehunaren artean zibersegurtasunaren kultura sustatuz.

  • Talentuaren kudeaketa: zibersegurtasunean espezializatutako prestakuntza-ibilbideak sortzea bultzatuz, unibertsitateekin eta lanbide-heziketako zentroekin lankidetzan, sektorearen hazkunde iraunkorra bermatuko duen kualifikazio handiko lanbide-talentua sortzeko helburuarekin.

  • Sentsibilizazioa: zibersegurtasunaren arloko kontzientziazio-kanpainak garatuz herritarrentzat eta enpresentzat, arriskuei, mehatxuei eta prebentzio-neurriei buruzko ezagutza eta sentsibilitatea areagotzeko, eta ziberresilientzia indibiduala eta kolektiboa indartzen laguntzeko.

  • Tokiko Entitateentzako zibersegurtasuna: Lurralde Politikako Ministerioak eta Eraldaketa Digitalerako eta Funtzio Publikorako Ministerioak (COCS-EELL proiektua) sustatutako 50.000 biztanletik beherako toki-erakundeentzako zibersegurtasun-zerbitzuen hedapen- eta eragiketa-proiektua koordinatzea.

Herritarrak, enpresak, administrazio publikoak eta ikasleak prestakuntza-ibilbidearen ziklo guztietan.

Zerbitzu honetan honako teknologia hauek erabiltzen dira:

  • Zibersegurtasuna kudeatzeko metodologiak
  • Araudi eta estandar nazionalak (ENS)
  • Nazioarteko erreferentziazko araudiak eta estandarrak (NIST, NIS2, CRA, ISO-27001, IEC-62443...)

Navarra Cybersecurity Centerrek eskaintzen dituen zerbitzuak honako azpiegitura teknologiko hauetan oinarritzen dira:

  • Sarbide publikoko web plataforma
  • Zibersegurtasuneko heldutasun-maila autodiagnostikatzeko tresna
  • CTF (Capture the Flag) erronkak gauzatzeko plataformak zibersegurtasunean
  • Zibersegurtasuneko prestakuntza- eta kontzientziazio-plataformak

Herritarrak, enpresak, administrazio publikoak eta ikasleak prestakuntza-ibilbidearen ziklo guztietan.

  • PWC
  • S2 Grupo
  • THALES Cybersecurity
  • Enthec
  • Telefónica
  • UPNA

Informazio gehiago

Kontaktu informazioa: