Skip to main content

1. OROKORRA

Zehaztapen eta baldintza hauek (“Z&Bak”) arautzen dute zure (“erabiltzailea”) eta Nafarroako Gobernuko Eskubide Sozialetako, Ekonomia Sozialeko eta Enpleguko Departamentuaren (“Departamentua”) arteko harremana, eta xede dute wallet-zerbitzua (“zerbitzua”) erabiltzeko baldintzak ezartzea, zeina aplikazio informatikoaren bidez ematen baita (“aplikazioa”, “app-a” edo “zorroa”).

Ulertuko da Z&B hauek onartu direla, erabiltzaileak aplikazioan ageri den botoia sakatu ondoan. Erabiltzaileak noiznahi kontsultatzen ahalko ditu baldintzak aplikazioaren bitartez.

Emandako zerbitzuan gorabeherarik bada, zalantzak argitu edo kontsultarik egin nahi izanez gero, erabiltzaileak mezu bat bidal dezake departamentura, navarraid@navarra.es helbide elektronikora.

 

2. ZERBITZUARI BURUZ

Departamentuak eskerrak ematen dizkie erabiltzaileei zerbitzuan parte hartzeagatik. Zerbitzuaren helburu nagusia da lehendik dauden bitartekoez bestelako bide bat ematea erabiltzaileari identifikatzeko eta Departamentuaren zerbitzuetara sartzeko.

Lehen adierazi den bezala, zerbitzua aplikazio bat da, eta, hortaz, etenaldiak izan daitezke, Departamentuari edo hirugarrenei egozten ahal zaizkien arrazoiengatik, edo aldaketak izan daitezke aukera edo funtzionalitate batzuetan (eta, are, ezabatu ere egin daitezke).

Aplikazioa  deskargatu  ondoren  erabili  ahal  izateko,  erabiltzaileak balidazio-prozesuaren etapa guztiak bete behar ditu, eta aplikazioari baimena eman terminalari buruzko datu batzuk eskuratzeko (adibidez, sistema eragilea, kokapena eta abar) eta haren funtzionalitateen gaineko datuak eskuratzeko (adibidez, kamera eta abar). Gailuaren pantailaren bidez, aplikazioak behar diren baimenak eskatuko ditu, eta erabiltzaileak aukera izanen du baimen horiek noiznahi aldatzeko. Aldatuz gero, baliteke aplikazioak funtzionatzeari uztea.

 

3. APLIKAZIOA

Sistema zehatzagoa eta seguruagoa izan dadin, erabiltzailea nor den egiaztatzeko prozesuak zenbait fase ditu eta froga batzuk erabiltzen ditu, eta nahitaezkoa da haiek guztiak betetzea prozesua burutzeko. Hala ere, jakinarazten dizugu datuen gaineko jarduera eta tratamendu jakin batzuk egiten direla erabiltzaileak froga horiek bete bitartean, prozesua bukatu gabe ere. Jarduera horietako batzuk zure terminalean eginen dira, eta beste batzuk, kanpoko zerbitzarietan, betiere Departamentuaren kontrolpean.

Aplikazioa exekutatzen ari den terminalean egin litezkeen jarduerez gain, une jakin batzuetan, bildutako informazioa Departamentuaren edo haren hornitzaileen zerbitzariei komunikatuko zaie, datuak tratatu ditzaten. Departamentuak edo, kasua bada, hornitzaileek eginen dute tratamendu hori, datuak babesteko politikarekin bat, Z&B hauen hurrengo atalean adierazi bezala.

 

4. PRIBATUTASUN POLITIKA

Aplikazioa erabiltzean ematen dizkiguzun datu pertsonalak tratatzeko, pribatutasun-politika hau beteko da. Datuak biltzeari dagokionez, ez bada nahitaezkoa eskaturiko datu guztiak ematea, nahitaezkoak diren eremuek izartxo bat izanen dute, eta gainerakoak borondatezkoak izanen dira.

Tratamenduaren arduraduna: Nafarroako Gobernuko Eskubide Sozialetako, Ekonomia Sozialeko eta Enpleguko Departamentua (“Departamentua”). Helbidea: González Tablas kalea 7, 31005 Iruña. Helbide elektronikoa: navarraid@navarra.es.

Datuak babesteko unitatearekin zerikusia duten gaietarako helbide elektronikoa: dpd@navarra.es.

Tratatutako datuak:

  • Nortasun-agiri baliodun bat, eta hartan dauden datuak.
  • NavarraID kredentziala, eta hartan dauden datuak.
  • Prozesuetan zehar bidalitako selfiea edo selfieak.
  • Erabiltzailearen nortasuna egiaztatzeko sor litezkeen erreferentzia biometrikoak.

Tratamenduaren xedea: Aplikazioak selfie argazki bat edo batzuk eginen ditu, eta prozesua egiteko erabiltzen den nortasun-agiriaren argazki bat edo batzuk, hartan dauden datuak barne hartuta.

Departamentuak helburu hauekin tratatuko ditu datu horiek:

Tratatutako datuak eta helburuaLegitimazioa (DBEO)Iraupena
Zerbitzurako sarbidea

Nortasun-agiria:

  • Agiritik datuak hartzea, nortasuna egiaztatzeko prozesua burutzeko (funtsean, argazkia, MRZ kodea eta hari loturiko datuak).
  • Agiria baliozkoa dela egiaztatzea, haren balio-data eta segurtasun-neurriak  kontuan hartuta.
  • Kredentziala sortzea.
  • Departamentuko sistema guztietatik automatikoki ezabatzea,salbu eta izena, abizenak eta erabilitako agiriaren zenbakia.
DBEO, 6.1.e), 6.1.a) eta 9.2.a) artikuluak: Berariazko baimena.

Zerbitzuaren bidez bildutako edo/eta sortutako datuak ezabatu eginen dira prozesua bukatu eta erabiltzaileari kredentziala emandakoan, salbu eta izena, abizenak eta erabilitako agiriaren zenbakia. Datu horiek gorde eginen dira erabiltzaileak zerbitzua erabiltzen duen bitartean. Datu horiek gorde beharra dago, erregistro batean jasotzeko nork duen egiaztaturiko kredentzial bat, eta kredentzial hori baliogabetzeko, kasua bada.

Selfie argazkia edo argazkiak:

  • Pertsonaren nortasuna egiaztatzea; horretarako, erreferentzia biometrikoak sortuko dira, eta soilik erabiliko dira pertsonaren nortasuna egiaztatzeko.
  • Kredentziala sortzea.
  • Departamentuko sistema guztietatik automatikoki ezabatzea.

Selfie bideoa:

  • Prozesua egiten ari den erabiltzailea bizirik dagoela bere borondatez ari dela egiaztatzea.
  • Departamentuko sistema guztietatik automatikoki ezabatzea.

Datubiometrikoak (bereziki babestutako datuak):

  • Erabiltzailearen nortasuna egiaztatzea.

    Alta egiteko prozesuan sortuko dira, selfie argazkian eta nortasun-agiriko argazkian oinarrituta, eta alderatu eginen dira.

  • Ondoren datu biometrikoak erabili behar badira nortasuna egiaztatzeko, beste selfie argazki bat erabili beharko da datu horiek sortzeko, baita NavarraID kredentzialean gordetzen den argazkia ere.
  • Departamentuko sistema guztietatik automatikoki ezabatzea.
Kredentzialak eta atributuak

NavarraID kredentzialean jasotako datuak:

  • NavarraID kredentziala sortzea eta erabiltzailearen gailura igortzea.
  • Departamentuak NavarraID kredentziala erabiltzeko behar dituen datuen arabera, erabiltzaileak aukera izanen du kredentzialean dauden datu pertsonal jakin batzuk komunikatzeko baimena emateko edo ez emateko, une bakoitzean jakinarazten zaizkion helburuetarako.
  • Kredentzialean gordetako irudia erabiltzen ahalko da, erabilera-kasuaren arabera eta aldez aurretik berariazko baimena emanda, erabiltzailearen nortasuna egiaztatzeko; horretarako, erreferentzia biometriko bat sortuko da hartan oinarrituta, eta hura alderatuko da selfie argazki berri batean oinarrituta sortzen denarekin.
  • Departamentuko sistema guztietatik automatikoki ezabatzea, salbu eta izena, abizenak eta erabilitako agiriaren zenbakia.

DBEO, 6.1.e), 6.1.a) eta 9.2.a) artikuluak: Adostasun presua eta esplizitua

NavarraID kredentzialaren datuak erabiltzailearen terminalean   egonen dira    soilik;    hortaz, erabiltzailearen eskura    daude    une oro,baita ezabatzeko ere.

Eskubideak baliatzea
Erabiltzaileak datu pertsonalekin loturiko eskubideren bat baliatzen badu, hark emandako datuak erabiliko ditu Departamentuak, baita zerbitzura sartzeko beharrezkoa den identifikazioa ere, eskaera ebaluatzeko eta hari erantzuteko.6.1.c) artikulua: Tratamenduaren arduradunari dagokion legezko betebehar bat betetzea, DBEOren 15. artikulutik 22.era bitartekoetan eta 3/2018 Lege Organikoaren 12.etik 18.era bitartekoetan ezarritakoarekin bat.Tratamenduaren arduradunari adierazitako eskubideakbaliatzeko beharrezkoa den bitartean.

Aurreko helburuak betetzeko, Departamentuak bermatzen du zerbitzutik kanpoko hirugarrenek ezin izanen dituztela inoiz datu pertsonalak eskuratu, eta ez direla Espainiako lurraldetik kanpora bidaliko.

Hirugarrenei komunikatzea: Datu pertsonalak ez zaizkie hirugarrenei emanen, salbu eta legez horretara behartuta bagaude edo aldez aurretik horretarako baimena eman baduzu.

Zerbitzu egokia emateko eta zurekin dugun harremana kudeatzeko, jarraian, Departamentuaren kontura zure datuak tratatzen dituzten enpresak daude zerrenda batean, kategoriaren arabera, enpresa horien zerbitzuak kontratatu baititugu eta zure datu pertsonal batzuetarako sarbide puntuala izan baitezakete.

Halaber,  jakinarazten  dizugu  ez  dela  inola  ere  eginen  nazioarteko datu-transferentziarik.

Datuetarako sarbidea duten tratamendu-eragileen kategoriak:

  • Hodeian ostatatzeko eta prozesatzeko zerbitzuak.
  • Zaintza elektronikoko zerbitzuak.
  • Ziurtapen elektronikoko zerbitzuak.
  • Babeskopien zerbitzuak.
  • Nortasunaren egiaztapen biometrikoko zerbitzuak.
  • Informazioaren teknologiekin eta informatikarekin lotutako beste zerbitzu batzuk.

Tratamenduaren arduradunak eta tratamendu-eragileek zerbitzuak emateko lekua: Espainia.

Eskubideak baliatzea: tratatzeko bildu diren datu pertsonalei dagokienez, aukera izanen duzu datuetara irispidea izateko, datuak zuzentzeko, ezerezteko eta eramangarritasunerako eskubideak baliatzeko. Halaber, egoera jakin batzuetan, eskubidea izanen duzu datuen tratamendua mugatzeko edo hari aurka egiteko eskatzeko, eta halakoetan tratamenduaren arduradunak haiek tratatzeari utziko dio, eta gordeko ditu soilik baldin eta erregelamenduzko betebehar bat badago edo sor litezkeen egintzak preskribatzen diren arte. Edozein kontsulta egiteko edo zure eskubideak baliatzeko, gurekin harremanetan jar zaitezke, nor zaren adieraziz eta esteka honetako inprimakia betez (hautatu Eskubide Sozialetako, Ekonomia Sozialeko eta Enpleguko Departamentuari dagokiona), edo datuak babesteko politika honen goiburuan adierazitako edozein bitartekoren bidez. Halaber, datuak babesteko arduradunarekin jar zaitezke harremanetan, helbide elektroniko honetara idatzita: dpd@navarra.es.

Azkenik, salaketa bat aurkeztea egokitzat jotzen baduzu, kasuan kasuko kontrol-agintaritzara jo dezakezu (adibidez, ohiko bizilekua edo lantokia non duzun, edo ustezko arau-haustea non gertatu den, herrialde horretan). Behar diren ondorioetarako, jakinarazten dizugu Datuak Babesteko Espainiako Bulegoa dela Espainiako kontrol-agintaritza, eta erakunde horrek berariaz prestatutako inprimakiaren bidez balia ditzakezula zure eskubideak (inprimakiak eskura daude erakundearen webgunean).

Erantzukizuna: Departamentuak konpromisoa du behar bezala jokatzeko datuen tratamenduari dagokionez, tratamenduaren arduraduna denean, eta soilik Z&B hauetan baimendutako helburuetarako erabiltzeko.

Hemen jasotzen ez den orotan, zehaztapen eta baldintza hauen 7. atalean horri buruz ezarritakoa aplikatuko da.

 

5. JABETZA INTELEKTUALA

Departamentuaren edo haren hornitzailearen titulartasunekoak dira aplikazioko softwareari dagozkion jabetza intelektual eta industrialeko eskubide guztiak. Erabiltzaileak ez du inolako eskubiderik eskuratuko, softwarearen edo aplikazioaren titulartasunari dagokionez, zerbitzura sartzeagatik edo hura erabiltzeagatik.

Softwarea edo aplikazioa egokitzen bada erabiltzaileari zerbitzua emateko, ulertuko da egokitzapen hori ere Departamentuaren edo haren hornitzaileen jabetza intelektualeko eskubideen barnean dagoela.

 

6. ZEHAZTAPENAK ETA BALDINTZAK EZ BETETZEA

Zerbitzuan parte hartzeko, erabiltzeko baldintza hauek bete behar dira. Departamentuak eskubidea du zerbitzua eteteko edo hutsaltzeko, baldin eta egoera hauetako bat edo batzuk gertatzen badira:

  • Aplikazioa edo zerbitzua erabiltzea baimendutakoez bestelako helburuetarako.
  • Erabiltzaileak hirugarrenen datuak sartzea, haien baimenik gabe. Ondorio horietarako erabiltzailearen erantzukizuna da, eta ez beste inorena, egiaztatzea ezen aplikazioaren bidez ematen dituen datuak bereak direla, edo, bestela, interesduna jakinaren gainean dagoela eta baimena ematen duela bere datu pertsonalak tratatzeko, lehenago azaldutako pribatutasun-politikaren arabera.
  • Beste erabiltzaile baten edo zerbitzukoa ez den norbaiten ordez aritzen saiatzea.
  • Aplikazioa baimenik gabe aldatzea.
  • Aplikazioa guztiz edo zati batean deskonpilatzen saiatzea, edo aplikazioari alderantzizko ingeniaritza aplikatzen saiatzea.

Erabiltzaileak ez baditu betetzen zehaztapen hauetan ezarritako erabilera-arauak, erabiltzailearen NavarraID kredentziala eteten edo baliogabetzen ahalko da, eta erabiltzaileak inola ere ez du izanen kalte-ordainak jasotzeko eskubiderik. Departamentuak eskubidea du arau hauek urratzeagatik sortzen diren kalte-galerak erreklamatzeko.

 

7. ERANTZUKIZUNA MUGATZEA

Departamentuaren aurrean nortasuna egiaztatzeko bideetako bat baizik ez da NavarraID. Hortaz, ezinezkoa bada Departamentuaren zerbitzuak bide horretatik eskuratzea, Departamentuak ez du horren gaineko erantzukizunik izanen. Alde horretatik, onartzen duzu erabilitako zerbitzariek nahiz zerbitzura sartzeko oinarri den aplikazioak funtzionamendu-akatsak izan ditzaketela edo erabilgarri egoteari utz diezaioketela aldi baterako, eta ondorioz haien bidez eskaintzen den autentifikazio-zerbitzua eten daitekeela.

Bestalde, erabiltzailearen erantzukizuna da bermatzea sisteman kargatzen den informazioa zehatza dela, eta egiaztatu beharko du kredentzialean dagoen informazioa zuzena dela.

Aplikazioak funtzionatzeko, beharrezkoa da erabiltzen den gailua Internet bidez konektatzea Departamentuaren edo hirugarrenen zerbitzarietara, eta horrek kostua ekar diezaioke erabiltzaileari. Departamentuak ez du inolako kostu edo erantzukizunik bere gain hartuko Interneten funtzionamendua dela-eta edo Interneterako sarbidearen edo aplikazioak funtzionatzeko beharrezkoak izan daitezkeen posizionamendu-zerbitzuen karguak direla-eta, aplikazioa exekutatzen den terminalari baitagozkie eta nolanahi ere erabiltzailearen kontura eta erantzukizunpean izanen baitira.

Departamentuak ez du erantzukizunik izanen erabiltzaileak bere terminalean biltegiratzen dituen datuen gainean (besteak beste, irudiak, atributuak eta kredentzialak) eta haien erabilera edo helburuen gainean. Zu izanen zara aplikazioan jasotako datu pertsonalen jabe bakarra (kredentzialean dauden datuak barne), eta, hortaz, Departamentuak ez du erantzukizunik izanen baldin eta datuak galtzen baira edo bidegabeko sarrerarik bada, salbu eta Departamentuaren aldetik dolo edo zabarkeria larririk bada. Departamentuak arduradun den aldetik trataturiko edo/eta gordetako datu pertsonalei dagokienez,

4. klausularekin bat tratatuko dira, eta betiere beteko da datuak babesteko indarrean dagoen araudia.

 

8. ZERBITZUA ETETEA EDO AMAITZEA

Departamentuak eskubidea izanen du aplikazio hau edozein unetan kentzeko edo zerbitzua alde bakarretik eten edo amaitzeko, erabiltzaileei aldez aurretik jakinarazi gabe eta erabiltzaileei inolako kalte-ordainik eman beharrik gabe.

 

9. BALDINTZAK ALDATZEA

Departamentuak eskubidea izanen du zerbitzuaren erabilera-arauak aldatzeko. Kasu horretan, erabiltzaileak haiek onartu beharko ditu baliozkoak izan daitezen. Nolanahi ere, Departamentuak zerbitzura sartzea edo aplikazioa erabiltzea mugatzen ahalko du, zehaztapen eta baldintza berriak onartzen ez diren artean.

 

10. LEGE APLIKAGARRIA ETA JURISDIKZIOA

Espainiako legea aplikatuko zaie kontratu honi eta zerbitzuari, eta Iruñeko epaile eta auzitegien aurrean ebatziko da kontratu honetatik eratorritako eztabaida oro, aplikatzekoa den legedian ezarritakoarekin bat.