Nafarroako enpresetan datu-zientziaren eta adimen artifizialaren aplikazioa eta adopzioa sustatu nahi duen zerbitzua. Ekimena Nasertic-ek koordinatzen du, Industria Sailaren eta Trantsizio Ekologiko eta Digital Enpresarialaren enkarguz, eta hainbat programa bateratzen ditu konpainiei datuetan oinarritutako erakunde bihurtzen laguntzeko, haien lehiakortasuna hobetzeko eta berrikuntza teknologikoko prozesuak sendotzeko.
Datuen Zientzia Laborategia: Industria enpresek, IKT enpresa adituekin batera, datu-zientziari buruzko benetako proiektu bat gara dezaten. Prestakuntza-programa teoriko-praktikoa eskaintzen du, eta 120 orduko aholkularitza espezializatua proiektu bakoitzeko.
Datuak biltzeko programa: Enpresek beren datuak behar bezala biltzen eta tratatzen ikas dezaten diseinatutako online prestakuntza. "Hastapen" kontzeptualeko ikastaro bat eta "Esperimentazio" ikastaro bat ditu, ikuspegi praktiko aurreratuarekin.
IA laborategia: Enpresen lehiakortasuna, efizientzia eta iraunkortasuna hobetzeko diseinatutako programa, adimen artifizialeko tresnak integratuz.
Zerbitzua batez ere Nafarroako ehun industrialeko eta IKT sektoreko enpresei zuzenduta dago. Programak heldutasun digitalaren maila desberdinetara egokitzen dira, eta datuen munduan hasten diren enpresek nahiz maila aurreratuagoa dutenek beren beharretara egokitutako heziketa-ibilbidea eta ibilbide praktikoa aurkitzeko aukera ematen dute.
Proiektuen parte-hartzea eta garapena errazteko, zerbitzua teknologia hauetan oinarritzen da:
Online heziketa plataforma: Web plataforma zentralizatua erabiltzen da, parte-hartzaileek ikastaroko material guztiak, egutegia eta eskoletarako estekak eskura ditzaten. Ikastaroek aurrez aurreko saioak, online klaseak eta offline lana (eredu hibridoa) uztartzen dituzte.
(HPC) Superkonputazioaren azpiegitura: Nasertic-ek errendimendu handiko konputazio azpiegitura jartzen du enpresa parte-hartzaileen eskura. Baliabide hau funtsezkoa da simulazio konplexuak egiteko, datu-bolumen handiak aztertzeko eta IAren aplikazio aurreratuak garatzeko.
Inteligentzia Artifiziala: Hainbat eremutan aplikatzen da, eta, batez ere, izaera sortzailean.
Zerbitzu hau Nasertic-ek koordinatutako lankidetza baten bidez gauzatzen da:
Empresa adituak: Prestakuntza emateko eta edukiak prestatzeko
IKT aholkularitza-enpresak: Datu Zientzietako Laborategian adituak diren aholkularitza enpresak dira, eta industria enpresekin parekatzen dira proiektu pilotuak elkarrekin garatzeko.
Erakunde sektorialak: ATANA eta CEN bezalako erakundeen lankidetza dago programen hedapen eta komunikazio lanak egiteko
Informazio gehiago
- Erlazionatutako estekak:
- Posta elektronikoa: cienciadedatos@navarra.es | NavIALabS4@navarra.es
- Telefonoa: 848 420 500