Skip to main content
Image
Trabajo en el laboratorio de Nasertic

Memoriaren Nafarroako Institutuak, DNA Bankuaren lanari esker, 2015etik berreskuratutako frankismoaren biktimen gorpuen % 30 identifikatzea lortu du

Nafarroako Gobernuak, Memoria eta Bizikidetza, Kanpo Ekintzako eta Euskarako Departamentuaren bitartez, "Bajo Tierra. Exhumaciones en Navarra 1939-2025. Lur Azpian. Desobiratzeak Nafarroan 1939-2025" liburuan Nafarroan 1939tik gaur egun arte frankismoaren biktimen deshobiratzeen historia jasotzen da, eta esparru honetan, bai nafar gizarte zibila bai nafar erakundeak aitzindari izan dira Estatuan.

Memoriaren Nafarroako Institutuak, elkarte memorialistekin lankidetzan zein Aranzadi Zientzia Elkartearekin egindako hitzarmenen baitan eta NASERTICen inplikazioaren bidez, 2016an Desobiratze Plana abian jartzeak bultzada eta sistematizazio berri bat ekarri zuen 1936ko kolpearen ondoren eta diktaduran Nafarroan preso eta eraildako 3.526 pertsonen gorpuzkiak bilatu, lurpetik atera eta identifikatzeko. Izan ere, Nafarroako Gobernua frankismoko biktimen gorpuen % 30 identifikatzea lortzen ari da DNA banku publikoaren bidez azken hamarkadan, Memoriaren Nafarroako Institutuaren lan handiari esker. Institutuak zehaztutako 269 hobi mapa du, eta dokumentu datu-baze zabala Oroibidea atarian.

Azken 10 urteetako Gorpuak Hobietatik Ateratzeko Planaren balantzea

Nafarroako Desobiratze Planaren azken balantzearen arabera, 2016az geroztik 166 jarduera egin dira, eta horietatik 38 arrakastatsuak izan dira. 38 hobi horietan 163 pertsonaren gorpuzkiak berreskuratu dira, eta horietatik 47 identifikatu dira. Zenbait kalkuluren arabera, Nafarroan 850 pertsona inguru daude oraindik aurkitzeke, eta denbora igarotzeak eta lekukoak desagertzeak zaildu egiten du haien kokapena zehaztea. Hala eta guztiz ere, identifikazio genetikoarekin lotutako teknologien moduko aurrerapenak erabakigarriak izaten ari dira, izan ere, hobitik ateratako gorpuzki horiek norenak izan ziren identifikatzea ahalbidetzen dute, hau da, kasuen ia % 30ean.

NASERTIC enpresa publikoak kudeatzen duen Nafarroako DNA Bankuak 418 espediente ditu zabalik, desagertuen bila dabiltzan familiek emandako laginei esker. Lagin horiek erabakigarriak izan dira lurpetik atera eta jendaurrean ezagutzera eman diren azken gorpuzkiak identifikatzeko, hala nola Ramon Bengaray Nafarroako Fronte Popularreko presidente izandakoarenak edo Berriozarko hobian identifikatzen ari direnenak, besteak beste, Ignacio Francisco Caneda anarkista iparramerikar batena.

Bestalde, gogoan izan behar daOroibideadokumentazio-zentroak, frankismoko ia 25.000 biktimen erreferentziak dituenak, atal espezifiko bat duela gorpuzkien desobiratze prozesurako, eta edozein unetan jar daitekeela harremanetan Memoriaren Nafarroako Institutuarekin bere helbide elektronikoaren bidez inm@navarra.es, eraildako pertsona horiei buruzko informazioa izan dezaketenentzat, hobien edo lurperatzeen kokalekuak ezagutzen dituztenentzat edo haien lekukotza partekatu nahi dutenentzat.

Liburu korala

Berriz argitaratutako liburua denboran atzera itzuli da, memoria historikoa berreskuratzeko funtsezkoa den prozesu horren faseak dokumentazio grafiko eta lekukotasun ugarirekin islatzeko. Prozesu horrek dokumentazio-lanak prospekzioarekin, desobiratzeekin eta identifikazioarekin lotu ohi ditu. Jarduketa-kate hori amaitzeko, errepresaliatutako pertsonen gorpuzkiak familiei formalki ematen zaizkie. Azken identifikazioen kasuan, ekitaldi hori 2026 urte hasieran egingo da.


"Bajo Tierra. Exhumaciones en Navarra 1939-2025. Lur Azpian. Desobiratzeak Nafarroan 1939-2025" gerra zibilaren amaieratik gaur arte Foru Komunitatean egindako memoria-ekintzak biltzeko koru-lana da eta, dagoeneko eskuragarri dago irakurleentzat Nafarroako Gobernuko Argitalpen Funtsean, 20 euroko prezioan. Laster liburu-dendetan erosi ahal izango da.

Nafarroako Memoriaren Institutuko Jose Miguel Gaston, Manuel Ibañez eta Cesar Layana kide eta ikerlariek koordinatu dute argitalpena, eta Nafarroako Gobernuak argitaratu du. Hiru atal bereizitan egituratzen da, eta, aldi berean, elkarren artean lotuta, gerra zibila amaitu bezain laster hasi zen eta gaur egun arte irmo mantendu den konpromisoa erakutsiz. Familiek eman zioten hasiera gorpuen desobiratze prozesuari, eta 1978tik 1980ra bitartean bereziki bizia izan zen; 2003tik aurrera senideen elkarteek lanean jarraitu zuten; eta 2015ean, Nafarroako Gobernuak hartu zuen lekukoa familien kemenak bultzatuta.

Lehen atala Jimi Jimenez ikertzaileak egin du, eta gerraosteko lehen urteetatik Trantsiziora arte egindako desobiratze goiztiarrak ditu ardatz. Bigarren atalean, XXI. mende hasieran oraindik egin gabe dauden desobiratzeak suspertu egin direla jasotzen da. Hainbat elkartek bultzatu dituzte, bereziki AFFNA36 elkarteak, baina baita Txinpartak edo Memoriaren Bideak elkarteak ere, besteak beste, bai eta udal batzuek ere, hala nola Berakoak, Berriozarkoak edo Eguesibarrekoak. Hirugarren atalean, 2016tik aurrera Nafarroako Gobernuak bultzatutako Desobiratze Planari heltzen zaio. Plan hori Aranzadi Zientzia Elkartearekin sinatutako urteko hitzarmen baten bidez garatzen da, eta Nafarroako Gobernuaren memoria-politika publikoen ardatz estrategikoetako bat da; izan ere, Gobernuak sinergiak ezarri ditu esparru horretan Estatuarekin eta beste autonomia batzuekin, hala nola Euskadirekin edo Kataluniarekin.

Azkenik, aipatzekoa da, argitalpenaren bigarren eta hirugarren ataletan, Lourdes Herrasti eta Francisco Etxeberria ikertzaile eta antropologoek egindako fitxen inguruan antolatu dela desobiratzeen azterketa. Fitxa horiek informazio historikoa jasotzen dute, gorpuzkien desobiratze-prozesua azaltzen dute eta, hala badagokio, egindako identifikazioak azaltzen dituzte. Horrez gain, parte-hartzaileen lekukotasuna jasotzen dute, euskarri grafiko eta fotografiko zabalarekin batera.

Iturria: navarra.es